El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player

  Hasiera

Aurkezpena

ARABA ESKENA arte eskenikoetan diharduten hainbat taldek, sarritan ohiko tokietara heltzeko zailtasunak dituzten lanak erakusteko esparru egokiak bilatu beharragatik sortu zen.
ARABA ESKENA arte eskenikoetako festibalaren tankeraz jaio zen. Bertan publikoak sorkuntza, berrikuntza eta kalitatea ezaugarritzat dituzten konpainietako emanaldiak ezagutzeko aukera izango du.
ARABA ESKENAren bidez gertuko konpainien emaitza artistikoak Arabako publikoari, aurrez aurre eta era zuzenean, erakutsi nahi zaizkio. Horretarako emanaldi bakoitza bukatu eta jarraian, topaguneak sortu dira egileen eta ikusleen arteko elkarrizketak bideratzeko.
Gure aitorpena eta esker beroenak helarazi nahi dizkiegu, gatazka ekonomikoaren barruan antolatu den aurtengo edizio honetan parte hartu duten konpainia oroei (egitarauaren barruan daudenei eta kanpoan geratu direnei ere) eta lagundu diguten Udal eta bestelako elkarteei, egin duten esfortzu bereziagatik.
 


viernes/ostirala 13, Legutio 20:00
Latirili Teatro “Piskolabis”



domingo/igandea 15, Agurain 17:30
Cia Casiquesi “Amor y chocolate”


viernes/ostirala 20, Murgia 20:00
Plataforma Tirante Cia. Evítame y demás
“La teoría del ser de hojalata”


sábado/larunbata 21, Ondategi 21:00
Los Mancusos “Tres contra cientos”


domingo/igandea 22, Vitoria-Gasteiz 20:00
“MATCH DE IMPROVISACÓN”

viernes/ostirala 27, Aramaio 19:30
J.B. Pedradas  “Pepinos podridos (en el frigo)”
(Euskaraz)


sábado/larunbata 28, Amurrio 20:00
La Jarana Teatro  “La cruzada de los niños de la calle” 


Aurtengo ediziorako iazko helburu berberak  abiapuntu izan baditugu ere, tamalez, lehen edizioan  proiektu hau aurrera eramateko izan genituen laguntzak murriztu dizkiguten Erakundeak badira, aurten ARABA ESKENAren jarraipena arrisku bizian jarriz.
Datorren urtean berriro proiektu honen barruan izango direla espero dugu. Hala bedi


FESTIVAL Araba Eskena / arabaeskena@yahoo.es / www.arabaeskena.com

El contenido de esta página requiere una versión más reciente de Adobe Flash Player.

Obtener Adobe Flash Player